TXURRUMUSKIK UDAKO LAN POLTSA IREKI DU

Aurten ere Txurrumuski hasi da udako ekintzan antolatzen. Horretarako begirale lanetan jarduteko prest daudenei, deialdia luzatu nahi diegu.

Jolasak, tailerrak eta hainbat dinamika eta teknikaz antolaturiko hiru programa ezberdin jarriko ditu aurtengoan ere martxan Txurrumuski Kultur Astialdi Gazte Elkarteak.

Programa hauek uztailean eta abuztuan gauzatuko dira baina horretarako lan poltsa osatu nahi du Txurrumuskik. Horregatik, begirale lanetan jarduteko prest daudenei deialdia luzatu nahi zaie. 

Lan poltsan izena eman nahi dutenek, maiatzaren 15a bitartean hurrengo loturan aurki daitekeen formularioa bete beharko dute: SAKATU HEMEN

Hautaketa prozesuan, ezinbestekoak izango dira 16 urte beteta izatea eta euskaraz erraztasunez komunikatzeko gai izatea. Honez gain, astialdiko begirale titulua izatea, oriotarra izatea eta talde harremanetarako abilezia izatea ere baloratuko du Txurrumuskik; baita urtean zehar boluntario gisa, lanean jarraitzeko interesa ere.

Animatu!