Udako ekintzen izen ematea ostegun eta ostiralean

Maiatza erdira iristearekin batera, udako ekintzen izen-ematea ere gainean da dagoeneko. Ostegun eta ostiralean izango da izen-ematea, 18:00tatik 19:30etara kultur etxean.

Izen ematera eraman beharrekoa:

  • Izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • Diru sarreraren ziurtagiria
    • 3035 0182 18 1820021770 (Laboral)

Ekintzen prezioak:

  • UDA TXOKOAK 85€ (Uztaila osoa)
  • UDALEKU IREKIAK 80€ (Uztaila osoa)
  • GAZTE ABENTURAK 105€ (Abuztuko lehen hamabostaldia)

Bilera informatiboa ekainaren 12an izango da Salatxo aretoan. 

Animatu eta goazen uda koloretsu eta dibertigarri bat elkarrekin pasatzera! Zatoz Txurrumuskira!