Zatoz gurekin SENDAVIVAra!

AMETSA GAZTELEKUA. LH4tik gorako ikaslea bazara, ez galdu aukera. Ekainaren 20an egingo dugun irteerarako gonbita luzatu nahi dizugu.

Nafarroako Bardeetan kokatuta dagoen SENDAVIVA parkerako gonbita egin nahi dizugu. Gaur egun, 200 espezietako 800 animalia baino gehiago daude parkean: lehoiak, tigreak, hatz arreak, ipar-katamotzak, zebrak, elandak, surikatak, wallaby kanguruak, ostrukak, tximino mottodunak... eta hori gutxi balitz, 30 atrakzio baina gehiago daude.

Etorri nahi duzula? Adi, izen-ematea irekita duzu dagoeneko eta. 15€ren truke etorri zaitezke gainera!

Izen emateko gaztelekura ekarri beharrekoa:

·15€ak kontu korrontean (3035 0182 15 1820025099) ingresatu denaren ziurtagiria edo 15€ak esku dirutan.
·Gaztelekuan eskuragarri dauden izen-emate orriak behar bezala beteta.
·Osasun txartelaren fotokopia.

Primerako eguna pasako dugu. Animatu zaitez!

Bizkor ibili, 30 bat lagunentzako lekua baitugu!