Udako ekintzen bilera informatiboak, ostiralean

Ostiral honetan, ekainaren 12an, Salatxo aretoan izango dira bilerak

Ostiral honetan, ekainaren 12an, udako ekintzen bilera informatiboak egingo ditu Txurrumuskik Salatxo aretoan. Hauek dira ordutegiak:

  • 17:00tan UDA TXOKOA
  • 17:30etan UDALEKU IREKIAK
  • 18:00tan GAZTE ABENTURAK

Ohiko informazioaz gain, bertan argituko dituzte gurasoek izan ditzaketen zalantza guztiak.