2016ko UDAKO EKINTZAK MARTXAN!

Urtero bezala, TXURRUMUSKI Kultur Astialdi Gazte Elkartea hasi da lanean. Dagoeneko martxan daude 2016ko udako ekintzak! Jolas, tailer eta dinamika ezberdinen bitartez, astelehenetik ostiralera lagun artean gustora egoteko aukera aparta.

UDA TXOKOA 2016 

  • Zeinentzat? HH2ko haurrentzat
  • Prezioa? 85€
  • Noiz? Uztailean

UDALEKU IREKIAK 2016 

  • Zeinentzat? HH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat
  • Prezioa? 80€
  • Noiz? Uztailean

GAZTE ABENTURAK 2016 

  • Zeinentzat? LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat
  • Prezioa? 105€
  • Noiz? Abuztuko lehen hamabostaldian

IZEN EMATEA

Maiatzaren 18 eta 19an, Orioko Kultur Etxean arratsaldeko 17:30etik 19:00tara bitartean izango da izen ematea. Jarraian zerrendatutakoa aurkeztu eta egin beharko da:

• Txurrumuskik Euskadiko Kutxan (Laboralean) duen 3035 0182 18 1820021770 zenbakian, 85€ko diru sarrera egin. Kontzeptuan, haurraren izen-abizenak argi jarri. Ziurtagiria izen-ematerako orduan eraman behar dela gogoratu!
• Izen-emate orria ongi beteta eta beharrezkoa den informazio guztia jarrita eraman.
• Osasun txartelaren kopia bat eraman.
Beharrezkoa da izena emateko pauso GUZTIAK eta DATAK errespetatzea. Bestela izen-ematea ez da onartua izango.

Mila esker. Animatu zaitez!