Hondarribia elkarbizitzak 2018

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2018ko ots. 23a, 17:38
Aurtengoan ere iritsi dira konbibentziak! Martxoaren 16, 17, 18ko asteburuan Hondarribira joango gara.

Txurrumuski KAGE prestaketa lanetan hasi da dagoeneko. Orioko gazteekin aurtengoan ere elkarbizitzak antolatzen hasiak gara! Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailako ikaslea bazara eta abentura gustuko baduzu, badakizu! Iaz bezala, aurten ere Hondarribira joango gara. Hain zuzen, Hondarribian dagoen Elkano aterpetxean egingo dugu asteburu pasa martxoaren 16, 17, 18ko asteburuan.

     Beraz, martxoko asteburu horretan, hamaika jolas, tailer, abentura eta elkarbizitzaz gozatzeko, aukera zoragarria duzu.

IZEN EMATEKO ZER EGIN?

Martxoaren 7an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30era kultur etxean egingo den izen-ematera jarraian zerrendatutakoa eraman beharko da.

a. Izen emate orria

b.  Osasun txartelaren fotokopia.

c. Euskadiko Kutxan (Laboralean) Txurrumuski KAGEk duen ES29.3035.0182.18.1820021770 kontuan, 50€-ren ordainketa egin denaren ziurtagiria.

d.    Behar izanez gero,  medikamentu fitxa.

HAU GUZTIA BEHAR BEZALA BETE EZ DUENA, EZ DA IZENA EMANDA GERATUKO. Martxoaren 16an, arratsaldeko 17:45ean, autobus geltokitik abiatuko gara Hondarribiko Elkano aterpetxera. Itzulera, igandea hilak 18, arratsaldeko 16:30ean izango da.

PLAZA MUGATUAK izango dira!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!