BADATOZ 2018KO UDAKO EKINTZAK!

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2018ko api. 17a, 17:32
Txurrumuskik dagoeneko martxan ditu udalekuetarako izen emateak.
Urtero bezala, TXURRUMUSKI Kultur Astialdi Gazte Elkartea hasi da lanean. Dagoeneko martxan daude 2018ko Orioko udako ekintzak!
 
Jolas, tailer eta dinamika ezberdinen bitartez, astelehenetik ostiralera, uztailean zehar goizeko 09:00-10:00tatik 12:30-13:00etara bitartean, haurrek ongi pasatzeko aukera ezin hobea izango dute.
 
Abuztuko lehen bi asteetan ere lehen hezkuntzako 3.maila eta 6.maila bitartekoeentzat gazte abenturak!
 
Eta hori guztia Txurrumuskirekin!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!