Martxoak 8 / Mural kolektiboaren inguruko elkarrizketa

Eitb-ko Argi Ibili saioan elkarrizketa egingo dit Edurne Ayusok goizeko 05:30ak aldera. Mural kolektibo - kritiko - eraikitzaile - feministaren inguruan ( Abegi Harrera Etxea, Intxaurrondo, Donostia).

Mural bat gauzatzen hasiko gara udaberrian. Dinamika eta bozetoak bukatu ditugu. Hiru dinamizazio tailer eman ditut bertan. Dauden pertsonekin adostu ditugu irudi, esaldi, kolore… Orain, margoketa prozesuan murgiltzera goaz. BERDINTASUNA dugu gaitzat. Artea, hezitzaile, kritiko eta garrantzitsua dela azpimarratu nahiko nituzke.