Sormen tailerra jende orori eskainia dago, eta irudimenari hauspoa emango diogu birziklapena erabiliz.

Larunbat honetan hilaren 16an, Orioko Etxeluze Gaztetxean arropa eta oihalei lotutako tailer praktiko bat eskainiko dut, 16:00etatik 18:00etara. Bertan, estanpazioa eta oihal margoketa landuko ditugu. Horretarako, bakoitzak prenda bat edo parea ekartzea eskatzen da. Beste aukera bat emango diegu janzten ez ditugun edo ia janzten ez ditugun arropei. Irudimenari hauspoa emango diogu birziklapena erabiliz.

10 euroko ekarpena egingo da. Izen-ematea Antilla tabernan edo marrak2.0 Instagrameko kontuaren bitartez egingo dira.

Bertan, kafea, infusioak eta bizkotxoa egongo dira arratsaldea goxatzeko.

Animatu herritar! Eta egizu zuk zeuk zure auto oparia edo beste norbaitentzat.