Bi plan biharko Mandalararen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Mandalara Taldea 2014ko ira. 19a, 09:13

Mandalara aretoan hitzaldi-tailerra eta kultur etxean hitzaldia antolatu ditugu

Bihar, irailaren 20ean, bi ekintza antolatu ditugu. Bata, Mandalara aretoan izango da; eta bestea, Orioko Kultur Etxean.

Izakiaren esperientzia izeneko hitzaldi-tailerra antolatu dugu gure elkartean bertan. Goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan izango da Luis Granadosek eta Ernesto Frutosek gidatutako saioa.

Bigarren solasaldia Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:00etan. Aingeruekin komunikazioan izenpeko hitzaldia Juana M. Aparicio idazle eta mediumak emango du.

Informazio gehiago eskuratzeko deitu 648 48 74 89 telefonora. Animatu eta parte hartu!

Mandalara elkartea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!