Orio Arraunketa Elkartearen 2024ko Ubera saridunei errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2024ko api. 23a, 00:50

Javier Puertasek eta Dionisio Redondok eskuratu dute saria, eta ez daukate nolanahiko palmaresa. Hona laburpen bat.

Nazioarteko Estropadak direla eta, Ubera saria sortua du Orio Arraunketa Elkarteak, Orion Arraunketa Olinpikoa sustatu eta landu duten pertsonei zuzendua, hain zuzen, beraien arraun ibilbidean aulki mugikorra ardatz nagusia izanari aitortza egin asmoz.

2023ko edizioan Patxi Sarasuak jaso zuen saria. 2024ko edizioan, Javier Puertas eta Dionisio Redondo izan dira sarituak.

Aurtengoari eutsiz,  Javierrek eta Dionisiok arraunketa olinpikoan eta elitean eginiko ibilbidea oso ezaguna da. Errekonozituak izan dira han eta hemen. Jasoak dituzte makina bat sari eta aipamen, lortu dituzten emaitza handiak aitortuz. Gogoratuko ditugu senior/goi mailako lorpen nagusienetakoak, laburpen gisa:

  • Munduko Txapelketak: Urrea + zilarra + brontzea + laugarren postua lortuak dituzte.
  • Espainiako Txapelketak: Urreak, zilarrak eta brontzezko hainbat domina leporatuak dituzte.

Sar gaitezen eliteko jarduera utzi ondoren eginikoari. Masters/beterano mailan murgildu, eta hemen dauzkagu 70 urtetik gora diztuztenean, oraindik serio eta pin entrenatzen errioan gora, errioan behera! Adi! Aipa ditzagun hainbat datu: ontzi eta modalitate desberdinetan, 20 Espainiako Txapelketa metatuak dituzte beraien masters/beterano mailan, Orio AE ordezkatuz: 

  • Biek batera: 08 FER Txapelketa
  • Puertasek bakarrik: 10 FER Txapelketa
  • Redondok bakarrik: 02 FER Txapelketa

Masters goi mailako urrezko domina lorpen hauei guztiei Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketa ugari gehitu behar dizkiogu. Tartean gelditzen dira dozenaka podium postu txapelketa mota guztietan.

Orio AE ordezkatuz, Masters Munduko Txapelketetan ere izanak ditugu. Errepasatuz: Sevilla-1999 (Puertas); Vichy-2003 (Puertas eta Redondo); Hamburgo-2004 (Puertas eta Redondo); Bled-2017 (Puertas); Libourne-2022 (Puertas). Besteak beste, bigarren, seigarren eta hamargarren postu garrantzitsuak lortuz.

Etengabeko ibilbide honetan, etor gaitezen beraien azken lorpena aipatzera, 70-74 urteko beterano mailan eta (2x) skull bikoitza modalitatean:  zilarrezko domina, 2023ko FER Espainiako Txapelketan, Ourenseko Castrelo do Miñon.

Azpimarratzekoa da arraunontzi mota desberdinetan moldatzeko duten gaitasuna, modalitate aniztasuna. Laburpen txikia eginez:

Arraunketa Olinpikoan:

Sei modalitate desberdinetan izan dira txapeldun beraien ibilbide oparoan.

  • (8+)       Zortzikoa                                             Munduko Txapeldun
  • (4+)       Lemazaindun Laukoa                      Espainiako Txapeldun
  • (4-)        Lemazain Gabeko Laukoa              Espainiako Txapeldun
  • (2X)       Skull Bikoitza                                     Espainiako Txapeldun
  • (1X)       Skiff - Bakarkakoa                            Espainiako Txapeldun
  • (2-)        Lemazain Gabeko Bikoa                 Espainiako Txapeldun

Tostako arraunketan:

Ubera sari honetatik kanpo dago ezaugarri hau, baina beraien aniztasun gaitasuna azpimarratzeko eta sendotzeko, interesgarria izango delakoan: tosta modalitateko hiru espezialitatetan –batela, trainerila eta trainerua– izan dira FER Espainiako txapeldun!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!