Martin Iriondo 10. postuan sailkatu da Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Atletismo Taldea 2024ko mar. 5a, 15:47

Asteburu honetan Pista Estaliko 20 urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatuko da Salamancan (Espainia), eta bertan parte hartuko dute Martin Iriondok, Xabat Elotzak eta Sunhai Uhegunek.

Joan den asteburuan Kamel Ziani Orioko Atletismo Taldeko Martin Iriondo korrikalariak, 20 urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zuen Gavan (Herrialde Katalanak). Bost mila metroko lasterketan parte hartu zuen Iriondok eta 10. postuan sailkatu zen. Lasterketa oso taktikoa izan zen. Irabazlea lasterketaren hasieratik alde eginda ibili zen, eta gainontzeko guztiak taldetxoan sartuta joan ziren, helmugarako 1.500 metro falta ziren arte. Azken txanpan taldean zihoazen korrikalariek beren onena eman zuten, eta azken momentura arte borrokatu zuen Martin Iriondok. 14:45 denbora eginda, 10.garren postuan amaitu zuen lasterketa oriotarrak.

Bestalde, asteburu honetan Pista Estaliko 20 urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatuko da Salamancan (Espainia), eta bertan parte hartuko dute Martin Iriondok (3.000 metrotan),  Xabat Elotzak (1.500) eta Sunhai Uhegunek (800 metrotan). Orioko atletismo taldetik zorterik hoberena opa diegu korrikalariei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!