Udalak publiko egin ditu azaro-abenduetan egindako parte hartzeko prozesuaren emaitzak

Herritar ugarik parte hartu du egin diren hiru bileretan eta orain, behin prozesua bukatuta, Udalak oriotar guztien eskura jarri ditu prozesuan sortu diren dokumentuak.

Udalak Orioko ekipamenduei buruzko parte hartzeko prozesua egin du azaroan eta abenduan, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.

Herritar ugarik parte hartu du egin diren hiru bileretan eta orain, behin prozesua bukatuta, Udalak oriotar guztien eskura jarri ditu prozesuan sortu diren dokumentuak:

Udalak kontuan hartuko ditu prozesuaren emaitzak, datozen urteotako inbertsio-planak erabakitzerakoan.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten guztiei, beren laguntzagatik eta erakutsi duten jarrera prestuagatik.