Garbitzaile lanpostuaren deialdian onartutakoek otsailaren 21ean egingo dute lehenengo hautaketa-proba

Udalak onartu berri du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Udalak onartu berri du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Udaleko garbitzaile lanpostuaren deialdiari dagokiona.

Horrekin batera publiko egin du noiz izango den lehenbiziko hautaketa-proba: 2018ko otsailaren 21ean, 10:00etan, Orioko KTA eraikinean (Arrantzale, 67).

Azkenik, Udalak publiko egin du, baita ere, lehiaketa-oposizio horren epaimahaia zeintzuk osatzen duten.

Hori guztia iragarki baten bidez erabaki eta jakinarazi du Udalak.

Zehaztasunak ikusteko, deskargatu iragarkia (PDF).