Ekainaren 28an, KARKARAk 25 urte

Erabiltzailearen aurpegia rikardo uzkudun 2014ko eka. 4a, 19:32
Ekainaren 28, eguzkia lagun, korrika pixka bat egin eta plazara bazkaltzera animatu nahi zaituztegu.

Azken Karkarako kontraportadan iragarri dugun bezela, bikotekako krosa eta herri bazkaria antolatu ditugu egun horretarako. Hain juxtu, 1989an 1.zenbakia atera zen egunaren bezperan.
Iragarri ez duguna da sorpresak ere izango direla, nola krosean hala bazkarian. Gauza politak prestatzen ari gara egun horretarako. Ez duzula galdu nahi?
Ba, batetik, bikotea bilatu eta hasi entrenatzen, 5km pasatxoko ibilbidea eta bukaera exigentea izango du-eta;)
Eta bestetik, hasi kuadrila bazkaltzera joateko animatzen.Txartelak salgai daude dagoeneko, kultur etxean eta Lore burdindegian, eta nik ez nuke azken momentu arte itxarongo!
Bestela beitu zer pasa dan Ikastolako Eguneko bazkarian, txartelak agortuta!
Ondo izan, entrenatzea nijua!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!