Finally here!

Hilabete bat baino gehiago ikasten eta ikasten igaro ondoren, hemen naiz! Azkenean amaitu ditut azterketak. 2014 ongi hasi izana espero dut! Gaur, urteko lehen look-a erakusten dizuet. 

 
Behin baino gehiagotan aipatu dut larruzko detaileak pila bat gustatzen zaizkidala beroki eta txaketetan (hemen duzue look bat). Eta are eta gehiago berokia beltza bada, izugarri gustatzen zait total black konjunto baten emaitza. Gaurko konjunto honekin look erraza proposatzen dut, non blusaren okre kolorea gailentzen den. Bide horrekin jarraitzeko asmotan, marroi koloreko botin hauek jantzi ditut. Konjuntoa osatzeko larru beltzeko detaileak dituen berokia, galtza beltzak eta "tatxuelak" dituen larruzko poltsa erabili ditut. Zer iruditzen zaizue? Mila esker zuen bisitengatik! 



 
Abrigo / Coat: Pepe Jeans
Blusa / Blouse: American Vintage
Jeans: Pepe Jeans
Botines / Booties: Replay
Anillo silueta / Silhouette ring: Tous
Bolso / Bag: Zara




 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 
 

Osorik irakurri