Ohar legala
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Merkataritza Elektronikoaren eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen 34/2002ko legearen 10. artikuluan jasotako informatzeko betebeharra betez, adierazten dugu webgune honen titularra honako hau dela:
Titularra: Karkara Taldea kultur elkartea
Helbidea: Eusko Gudari 26, 20810 Orio
C.I.F: G-20416384
Erregistro datuak: Madrilgo Merkataritzako Erregistroan inskribatua, 15.354 liburukian, 100. folioan, M-257495 orrialdean, 1. inskripzioa.
Posta elektronikoa: karkara@karkara.com.
Telefonoa: 943 83 15 27
BALDINTZA OROKORRAK
Baldintza orokor hauek erregulatzen dituzte Karkarak webgune honen erabiltzaileen esku jartzen dituen zerbitzuak.
Webgunearen zerbitzuak erabiltzen dituzten guztiak dira erabiltzaile. Erabiltzaile izateak berekin dakar baldintza hauek guztiak onartzea. Karkarak ezartzen ditu, momentu oro, erabiltzaileentzako baldintza orokorrak eta eskubidea dauka horiek aldatzeko, hala komeni dela uste duenean.
1.- Jabego intelektuala
a) Karkararena da webgune honetako atal gehienen jabego intelektuala (Sarrera, Albisteak, Karkara, Orio eta Aia, Argazkiak eta Agenda). Blogei dagokienez, blogari bakoitzarena da.
b) Webguneko informazioa edota argazkiak libreki erabil ditzake edozeinek, beti ere iturria aipatuta eta irabazi asmorik gabeko xedeetarako baldin bada.
2.- Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
a) Erabiltzaileak legearen arabera erabiliko ditu webgune honetako zerbitzuak, errespetuz eta hirugarrenei kalterik sortzeko asmorik gabe. Karkarak eskubidea du erabiltzaileen komentarioak ezabatzeko, baldin eta pertsonen duintasunaren kontrakoak baldin badira edota diskriminatzaileak, arrazistak edo iraingarriak baldin badira. Nolanahi ere, webgunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien ardura eta erantzukizuna berena da eta ez Karkararena.
b) Cookien erabilera. Karkarak cookie-ak erabili ahal izango ditu erabiltzaileen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari lotzen zaizkio eta ez dute erabiltzaile horren datu pertsonalik atzemateko erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak aukera izango du bere nabigatzailea konfiguratzeko, cookie-ak onar ez ditzan.
c) Zerbitzuaren doantasuna. Webguneak ematen dituen zerbitzu guztiak doanekoak dira. Inoiz ordainpeko zerbitzuren bat balego, garbi adieraziko da dagokion orrian zein den bere prezioa, zein zerga diren aplikagarriak eta abar.
3.- Erantzukizunaren mugak
a) Karkarak ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen edozein motatako kalteren erantzukizuna: edukietan izan daitezkeen hutsune edo akatsak, webgunea une jakinen batean atzigarri ez izatea, birus edo bestelako programa informatiko kaltegarrien zabalpena...
b) Karkarak eskubidea du webgunearen edukiak aldatzeko edo kentzeko eta, baita ere, zerbitzua eteteko denboraldi batez edota behin betiko.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Datuen Babeserako Legeak ezartzen duenaren arabera (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta Merkataritza Elektronikoaren eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen 34/2002ko legearen arabera, honako hau jakinarazten dugu:
a) Erabiltzaile berri bat erregistratzerakoan Karkarak biltzen dituen datu pertsonalak edota zerbitzuren bat emateko biltzen dituenak indarrean dagoen legearen arabera erabiliko ditu. Karkarak ez ditu horrelako datuak inorekin konpartituko eta are gutxiago salduko.
b) Erabiltzaileek beren nortasunari buruz ematen diguten informazioa egiazkoa, zehatza eta osoa izango da. Erabiltzaileak bermatu behar du datuak egiazkoak direla
c) Erabiltzaileak edozein momentutan eska dezake bere datuak Karkararen erregistroetatik ezabatzea. Horretarako, nahikoa izango du karkara@karkara.com helbidera mezu bat bidaltzea, bere nahia adieraziz.