Erreginaren kopa jokatuko du Orioko taldeak Orion

Karkara 2014ko uzt. 11a, 13:31

Sofboleko erreginaren kopa jokatuko da asteburuan Orioko Mendibeltz zelaian. Orioko Sofbol taldeak parte hartuko du eta lehenengo partida 10:30ean izango du, larunbatean

Lau talde erreginaren kopa goratzeko helburuarekin bilduko dira bihar eta etzi Orion, Mendibeltz zelaian. Sant Boi, Antorcha, Atletico San Sebastian eta etxeko talde, Orio, izan dira lehian.

Lehen partida oriotarren eta katalanen artekoa izango da, 10:30ean hasiko dena. Antorcha eta Atletico San Sebastianen artekoa 13:00etan hasiko da. Bi partidetako galtzaileek elkarren aurka jokatuko dute arratsaldean, 16:00etan. Bi partidetako irabazleek indarrak neurtuko dituzte 18:30ean.

Igandean irabazleen partidako galtzailea eta galtzaileen partidako irabazlea izango dira aurrez aurre. Partida hori irabazten duenak finala jokatu du, larunbateko azken partida irabazten duenaren aurka. Finala 12:30ean izango da.

                             

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!