Azkonobieta eta Unanue Gipuzkoako selekzioan

Karkara 2014ko uzt. 15a, 08:15

Gipuzkoako dardo selekziora sartzea lortu dute Azkonobietak eta Unanuek, amateur eta master mailan

Atzean utzi ditugun bi asteburuetan, igandetan, Gipuzkoako dardo selekziora sailkatzeko finalak jokatu dira Beraunen, Oreretan. Amateur eta Master mailako txapelketak izan dira eta bi oriotarrek sailkatzea lortu dute: Jose Ingnacio Azkonobietak eta Joseba Unanuek.

Azkonobietak amateur mailan lortu du Gipuzkoako Selekziora sartzeko txartela eta Unanuek master mailan. Urrian Gipuzkoako selekzioa Nafarroako selekzioaren aurka neurtuko da, Iruñean, eta han izango dira bi oriotarrak.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!