Bisiguaren Festa

Usain, zapore eta kolore askotako asteburua

Karkara 2014ko uzt. 22a, 04:50

Ostegunetik igandera Bisiguaren Festa egin da Orion, eta herriko bi ikur batu ditu festak: bisigua eta arrauna. 

Usain, zapore eta kolore askotako asteburua izan da atzean utzi duguna. Usaina, bat eta bakarra: parrilan egindako bisiguarena. Ostegunean piztu zen sua atzo itzali zen, igandearekin. Zaporea ez soilik bisiguarena, baita marmitako eta hegaluzearena ere. Koloreak asko, baina bat guztien gainetik: horia. Horiz jantzi zen larunbatean eta igandean Orio, Oria ibaian jokatu baitira estropadak. 

Bisiguaren Bandera Zumaiak irabazi zuen larunbatean, Orioko Kanpina Bandera San Juanek eta Urdaibaiek astindu zuten; eta San Miguel ligako lidertza etxean, Orion, geratu zen.

Twitterren egindako jarraipena:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!