Bisiguaren Festa

Itsas-ondarea trasmititzen lehiaketa baten bitartez

Karkara 2014ko uzt. 21a, 14:46

Jende ugarik hartu zuen parte Zenbat arrain ezagutzen dituzu? lehiaketan, baina inork ez zituen arrain guztien izenak asmatu

Ariketa polita bezain zaila jarri zuten larunbatean Orioko plazan. Hainbat arrain jarri zituzten mahai batean, eta bakoitzaren izena asmatu behar zen. Erantzun egokien artean otordu bat zozketatuko zen Bisiguaren Festan bazkaldu edo afaltzeko. Asmakizuna, ordea, zaila zen, ez baitzuen inork zuzen erantzun.

Lehengo urtean ere egin zen lehiaketa eta ez zen irabazlerik izan. Aurtengoan ere ez du inork asmatu arrainen izen guztiak euskaraz eta zuzen idazten. Dena den, ez zen garaileak izendatzeko helburuarekin sortu ekimena. Kultur ondarea transmititzeko dagoen beharraren erantzule sortu zen Zenbat arrain ezagutzen dituzu? lehiaketa, galtzen ari den itsas-ondarea bereskuratzeko ideiarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!