Bisiguaren Festa

Tiketak agortu eta tripak bete

Karkara 2014ko uzt. 21a, 11:57

Guztira 500 bisigu erre dira bost otordutan. Ostiralean, larunbatean eta igandean bete egin zen jatetxea

Orioko plaza jatetxe dotorea bihurtuko da uztailaren 17tik 20ra. Ostegunean 21:00etan hasi ziren lehen afariak eta lau egunetan, guztira, bost otordu eman dira. Ostegunean, irekiera egunean, ia tiket guztiak saldu ziren; gainontzeko egunetan, ostiralean, larunbatean eta igandean, tiketak agortu ziren.

Joxe Miel Zendoia, Luis Mari Uranga eta Mikel Manterola izan dira parrileroak. Ostegunean hasi eta igandera arte ez dute atsedenik hartu. Ostiralean ere afariak eman ziren, larunbatean bazkariak eta afariak, eta igandean bazkariak. Lau egunetan bost otordu.

Bisigua Orio Estilora egin dute, eta aurkezpenean Zendoiak esan zuen bezala gero eta zabaldua dago era honetan prestatutako bisigua. Kanpora joan eta jatetxe askotan bisigua Orio Estilora prestatzen dutela ikusi daitekeela aitortu zuen, eta horrek berari oilo-ipurdia jartzen diola gaineratu zuen.

Orion sortu eta errotutako modua da bisigua zuzenean parrilan erretzearena, beraz, Orion jatea baina hobeagorik ez dagoela gaineratu zuen Katxina jatetxeko sukaldariak. Eta horretarako aukera egon da asteburu honetan plaza jatetxe bihurtuta.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!