Orioko taldea gipuzkoako finalean izango da

Karkara 2014ko uzt. 22a, 13:43

Larunbatean Berrobik irabazi zuen hirugarren kanporaketa. Finala abuztuaren 3an egingo da eta Orioko taldea bertan izango da

Aiako probalekua Gipuzkoako Taldekako Giza Proben lekuko izango zen larunbatean. Azkenengo kanporaketa jokatu zen Berrobi, Urola eta Tarina taldeen artean 950 harriarekin eta 20 minutuko epearekin.
 
Berrobik irabazi zuen hirugarren eta azken kanporaketa 55 plaza eta 1.82 metrorekin. Atzetik Tarina 53 plaza eta 0.5 metrorekin eta azkenik Urola garaia 51 plaza eta 1.27 metrorekin.
 
Amaitu ziren larunbatekoarekin kanporaketa guztiak, eta lau talde sailkatu dira finalerako: Berrobi, Urola Garaia, Itziar eta Orio. Oriotarrak, hortaz, abuztuaren 3ko finala jokatuko dute. Hau ere Aiako probalekuan izango da, 18:00etan.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!