Gazteak literaturara hurbilduz

Karkara 2014ko uzt. 25a, 09:20
2012 literatur lehiaketako irabazleak

Ipuinak, bertsoak edo olerkiak aurkeztu daitezke 21. aldiz egingo den Euskaraz Gazte literatur lehiaketara

Orio eta Aiako gazteen artean idazteko zaletasuna suspertzea du helburu Euskaraz Gazte literatur lehiaketak. Orioko Udaleko Euskara batzordea 1993an hasi zen herriko gazteentzako literatur lehiaketa antolatzen; eta, geroztik, urtero-urtero egin du deialdia. Aurtengoa 21. edizioa izango da, eta gaia bezain librea izango da lanaren luzera. Ipuina, bertsoa edo olerkia idatzi dezakezu, hori bai, euskaraz.

Lehiaketaren oinarriak

  • Euskaraz idatziak egotea
  • Jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak
  • Oriotarra edo aiarra izatea, Orion edo Aian bizitzea
  • 16 urte beteta edukitzea
  • Agerian titulua besterik ez du izango
  • Idazlearen izena ezin da inon aipatu
  • Lanarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, egilearen datuak jasoko dituena. Izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa. Kanpoan, lanaren titulua agertuko da.¡
  • Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako Kultur Etxean aurkeztuko dira
  • 2014ko urriaren 31 izango da lanak entregatzeko azken eguna

Epaimahaiak lanaren kalitatea baloratzeaz gain gaiaren gertutasuna ere kontuan izango du. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Atal bakoitzean hiru sari emango dira:

Ipuinen atala

1. 300 euro
2. 200 euro
3. 150 euro

Bertso edo olerkien atala

1. 300 euro
2. 200 euro
3. 150 euro

Horrez gain, bi accessit oparituko dira, bakoitza 100 eurokoa. Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak, egileak hala nahi izanez gero, itzuli egingo dira. 

Orain arte saritutako hainbat lan irakurgai

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!