Jon Azkue Espainiako selekzioarekin Eurokopan

Karkara 2014ko uzt. 24a, 15:51

Lehen norgehiagoka 12 puntuko aldearekin irabazi du Espainiako selekzioak, Mazedoniaren aurka. Oraindik lehen txanda amaitzeko bi partida geratzen zaizkio, Norvegiaren eta Frantziaren aurka

Austrian da Jon Azkue. Espainiako selekzioaren Europako Txapelketa hasi du gaur, uztailaren 24ean. Debuta Mazedoniaren aurka egin du Isidoro Martinezen taldeak. Jokalariak momentu onean daudela azaldu du entrenatzaileak, bai fisikoki baita psikikoki ere. Eta emaitzak hori islatzen du: 33-22 Espainiako selekzioaren alde.

Mazedoniarrek Europako Txapelketa jokatzeko txartela erraz eskuratu zuten, Grezia, Italia eta Islandia mendean hartuz. Dena den, taldeko aurkaririk errazena da Mazedonia. Halaber, partidak hasi aurretik guztia erabakitzeke zegoen, baina amaierako markagailuan ikusi da Espainiako selekzioak partida ona egin duela. Hamar goleko aldea atera dio Azkue jokalari den taldeak Mazedoniari, eta joko ona egin ostean, txapelketako lehen garaipena eskuratu dute.

Gaur Mazedoniaren kontra aritu dira eta bihar Norvegiaren aurka jokatuko du Espainiako selekzioak, arratsaldeko 18:00etan. Uztailaren 27an lehen txandako azken partida jokatuko du, Frantziaren aurka, eguerdiko 14:00etan.

Partiduak zuzenean ikusteko, egin klik hemen. #HipanosJunior traola erabilita ere Europako Txapelketan egiten ari direnaren jarraipena ikusi daiteke

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!