Atlantiar Jokoak, 2015ean, Orion

Karkara 2014ko uzt. 31a, 14:28

Orion eta Zarautzen jokatuko dira 2015 urteko Atlantiar Jokoak. Oriok Udalak albistea jaso zuenean, 2012an, ez zuen gaiaren inguruko berririk

Duela bi urte jaso zituen lehen berriak Orioko Udalak. Diputazioaren deia jaso zuten, esanaz, Orio izan zela Atlantiar Jokoak antolatzeko irabazlea. Ezjakintasuna zen nagusi, ez baitzuten hautagaitza aurkeztu. Lehengo urtean jaso zuten bigarren deia, eta ofizialki aukeratuak izan zirela esan zieten.

Udalaren galdera berbera izaten jarraitzen zuen, nola egokitu zaigu ez bagara aurkeztu? Rafael Munillak du erantzuna, bera izan baitzen Orio hautagaien artean sartu zuena. Arraun teknifikazio zentroaren inaugurazioan izan nintzen, eta ikusi nuenean zer nolako instalakuntzak dituen, hemen jokatu behar zirela jakin nuen, argitu du Munillak.

Ezustekoak tarteko, Orioko Udalak onartu zuen Jokoak herrian egitearen ardura, eta erreleboa hartu dutenez azkenengo jokoetara gonbidatuak izan dira. Frantzian hartu duten testigua oriora ekarri dute, eta Zarautzekin elkarlanean 2015. urteko jokoak antolatuko dituzte.

Joko hauetan naziorik gabeko estatuek hartzen dute parte, eta uretako kirolak eramaten dira lehiara. Diziplina ezberdinak daude: surfa, bodyboard, arrauna, bela, sup, sokorrismoa... Astebeteko iraupena izaten dute jokoek, baina oraindik data eta kirol bakoitzak hartuko duen gunea definitzeke daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!