14 batel iritsi ziren atzo, abuztiaren 7an, Orioko moilara. Trophée Teink izeneko estropadan parte hartzen ari ziren, Laredotik irten eta sei egunetan Donibane Lohizunera iristeko intentzioarekin. 80 milia eta bost geldialdi aurretik, helmugara iritsi arte.
Astelehenean Laredotik irten eta Plentzian, Elantxoben eta Mutrikun egin dituzte geldialdiak. Laugarren etapak Orio zuen helburu, arratsaldean iritsi ziren arraunlariak bertara.
22. edizioa du Trophée Teink estropadak aurten.1993tik antolatzen du Zokoa herriko Ur-Ikara elkarteak.