Realaren garaipena lagunarteko derbian

Karkara 2014ko abu. 18a, 13:00

1–0 irabazi zuen talde txuriurdinak Kilometroak jaiaren aldeko lagunartekoan

Futbolzale mordoa bildu zen ostiralean, abuztuaren 15ean, Kilometroaken alde Realak eta Eibarrek jokatu zuten lagunarteko partidan. Demetrio Esnaolaren ohorezko sakearekin hasi zen norgehiagoka; Orioko Herri Ikastolako lehen zuzendaria izanik, eginiko lan guztiagatik omendu zuten.

Lehen erdian erabaki zen emaitza, Imanol Agirretxeren buruzko golarekin. Bigarren zatian, Eibarrek hobeto jokatu zuen arren, ezin izan zuen markagailua berdindu. 1–0 izan zen azken emaitza, Realaren alde.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!