Ume sahararrak pozik beraien etxeetara

Karkara 2014ko abu. 25a, 16:16

Yasmine, Mariam, Bachid eta Said pasa den asteburuan itzuli dira etxera

Ekainaren 24ean etorri ziren Oriora Yasmine, Mariam, Bachid eta Said eta abuztuaren 24an eta 25ean doaz bueltan beraien etxeetara. Agurtzeko ekitaldia Salatxo aretoan egin zen larunbatean, abuztuak 23, arratsaldeko 18.30etan. Opari bana eman zitzaien gure herriko oroigarri gisa.

Duela bi urte lantzen hasi zen ideia Orioko udaleko Ongizate Batzordean. Aurten Gueraraorio elkartea sortu denez hitzarmena sinatu da. Oporrak Bakean hitzarmeneko egitasmo bat da Urola-Kosta Mankomunitatearen diru-laguntza bitartez eta partikularren dohaintzek, pertsonalak eta herriko plataformarena, bideratu dutena. Egunerokotasunean eskerrik asko Corpus janari prestaketetan eta Aneri zaintza lanetan.

Gueraraorio elkartetik eskertza berezia luzatu nahi die asteburuetan izan dituzten 10 familiei eta lagundu duten Orioko merkatariei: Sayalero, Dorronsoro-Spar, Center Eroski, janari-bankua eta Caritas.

Orioko Udaletik esan Ongizate batzordean legealdi honetako proiektu hunkigarrienetakoa izan dela. Zorte on lauroi zuen herrietan!!!

Gueraraorio elkartea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!