Sara Iparragirrek brontzea lortu du Europako Txapelketan

Karkara 2014ko abu. 28a, 12:44

16 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin Europako Txapelketa jokatu du Hungarian

Sara Iparragirrek Europako Txapelketa jokatu zuen Hungarian 16 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin. Ez zuten finalera sartzea lortu baina, hiru eta laugarren postuak jokatzeko partidan Frantziako selekzioaren aurka 61-49 irabazi ostean, Brontzezko domina irabazi zuten.

Txapelketa osoan zehar maila ona erakutsi zuten, bederatzi partidatatik sei irabaziz. Finalaurreko partidan Errusiaren aurka irabazi ez bazuten ere –77-65 egin zuten–, azkenean, ongi merezita, podiumera igotzea lortu zuten neskek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!