Rosi Lazkano Argia egunean

Karkara 2014ko ira. 22a, 10:44
Argazkia: Bertsozale

Argia Eguneko bertso saioan parte hartuko du Rosi Lazkanok. Sarrerak han bertan erosi daitezke bost euroren truke

Argiaren inguruan batzen diren komunitatea elkar ezagutu eta egun eder bat pasatzeko aukera emango du aurten berreskuratu duten Argia Egunak. Bi hamarkadako etenaldiaren ondoren aurten berriz ospatuko da, Usurbilen, irailaren 27an.

1982an egin zen lehendabizikoz, astekaria herritarrengana hurbiltzeko eta euskal prentsaren beharra aldarrikatzeko. Oso bestelako garaian eta amoz berrituta helduko diote aurten erronkari, baina 80ko hamarkadako Argia Egunen xede berarekin: proiektu komunikatiboa herritarrekin konpartitzea.
Egun osoko egitaraua izango da, goizeko 9:30etatik goizaldeko ordu txikiak arte. Partaideen artean Rosi Lazkano egongo da, arratsaldeko bertso saioan hartuko du parte Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Julio Sotorekin batera.

  • 9:30 Hernaniko Fanfarrearekin diana
  • 10:00 Jaiaren irekiera ekitaldia
  • 10:15 Ordubeteko ibilaldi gidatua 
  • 10:15 Jolasen txokoa irekiko da.
  • 11:30 Nendo Dango tailer ekologista, euskara tea lurra biziberritzeko.
  • 12:00 Argiazaleon topaketa.
  • 14:00 Bazkari ekologiko eta umoretsua Asiko Urmeneta eta Kike Amonarrizekin.
  • 16:30 Jolas zirikatzaileak
  • 18:00 Bertso Saioa Argiaren alde: Amets Arzallus, Miren Amuriza, Julio Soto, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Rosi Lazkano.
  • 18:30 Andrabanda kale eztanda
  • 22:00 Kontzertuak: Behi Bi Blues, Eñaut Elorrieta, Perlak eta Esther Sound Sister

Argia eguna ez da soilik larunbatera mugatuko, aurreko egunetan ere mugimendua egongo da. Asteazken mahai-inguru musikatu izango da Usurbilgo Sutegi kulturetxean. Ostiralean kontzertua eskainiko dute Lasarteko Auditorioan Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzait, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean eta Jon Basangurenek.

Rosi Lazkanok parte hartuko duen bertso saiorako sarreraren prezioa bost eurotakoa da. Txartelak han bertan erosi daitezke, bertso saioa baina lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!