Ate irekiak ikastaroak probatzeko

Karkara 2014ko ira. 17a, 08:29

Cycling, Pilates, Zumba eta Multifitness kirolak probatzeko aukera egongo da irailaren 19tik 25era

Aste betez Karela Kiroldegiak atea irekiko ditu aurtengo eskaintzaren ikastaroak probatzeko. Cycling, Zumba, Pilates eta Multifitness eskolak musutruk jasotzeko aukera egongo da, probatu eta gustuko baduzu izena emateko.

Ikastaroetako plazak mugatuak direnez izen ematea komeni da. Dena den, egunean bertan joan eta klasean tokirik balego, probatzeko aukera izango da. Klase hauek ordu hauetan eskainiko dira: ostiralean, 19an, Pilates 18:30ean eta Multifitness 19:30ean. Cyclinga egiteko aukera asteartean eta ostegunean egongo da, 19:30ean hilaren 23an eta 9:30ean hilaren 25ean. Cyclinga, lehengo urtean ez bezala, areto berrian egingo da eta bizikleta berriak egongo dira.Zumba egiteko aukera asteazkenean egongo da, irailaren 24ean, 19:30ean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!