Ligaren amaiera Ibaizabalen uretan

Karkara 2014ko ira. 19a, 11:55

XL El Corte Ingles Banderak San Miguel Ligaren hamabigarren edizioari amaiera emango dio Ibaizabalen uretan

San Miguel Ligako estropada klasikoenetako bat itzuliko da igande honetan bere 40. edizioan. El Corte Ingles Banderak berriro Portugalete kolorez beteko du eguerdiko 12.00etatik aurrera, eta San Miguel Ligaren hamabigarren edizioari amaiera emango dio. Jardunaldi honetan, la Caixa Koroaren garailea eta sailkapen nagusiko behin behineko postuak argituko dira.

Oriok zaila dauka, bi estropadaren faltan Hondarribiak baino zazpi puntu gutxiago baitauzka. Bigarren dago sailkapen orokorrean Orioko gizonezkoen taldea 176 punturekin. Kaiku Ambilampek antolaturik estropada bukatzean argituko da guztia, eta orduan banatuko dira la Caixa koroaren maillota eta maillot horia.

Horrez gain, aurtengo igoera playoff-aren garailea eta hurrengo urtean arraunaren maila goreneko lehiaketan zein talde egongo den jakingo da.

10 bandera Oriora

Orioko Arraun Elkarteak 10 aldiz irabazi du El Corte Ingles bandera. 1975. urtean lehendabiziz eta duela sei urte azkenekoz, 2008an. 1975, 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2003 eta 2008 izan dira bandera Oriok irabazi dituen urteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!