Erria txikota!

Mugikortasun astearen barruan, KMK Jaiaren aldeko azoka

Karkara 2014ko ira. 23a, 07:10

Bigarren eskuko azoka antolatu zuen Kilometroak 2014 Jaiak mugikortasun astearen baitan

Berrerabilpena emateko asmoz, askok eta askok beren ganbaretan hautsa hartzen zituzten produktuak eraman zituzten Orioko plazara. Bertan, bigarren aldiz salgai jarri ziren soto eta trastelekuetako materialak. Trizikloak, bizikletak, kaskoak, patinak eta haurren-kotxeak.

Ume-kotxeak izan ziren gehien bildu ziren produktuak, baita haurrak eramateko motxilak ere. Giro paregabea egin zuen eta jende dezente elkartu zen plazan.