Erria txikota!

Biharamun eta bezpera lanpetuak

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:01

Kilometroak jaiaren aurreko egunak eta ondorengoak izaten dira batzorde honentzat egunik gogorrenak

Urriaren 5a baino lehen aritu ziren jo ta su lanean, aurreko egunak izan ziren gogorrenak muntaketako batzordearentzat. Guztiak prest egon behar zuen Kilometroak egunean. Hamar egun lehenago hasi ziren lehen muntaketa lanekin, egunero-egunero karpa eta oholtzak jartzen ibili ziren; ostiralean guztia puntuan zegoen, listo. 

Festa amaitzean hasi ziren, berriz, lanean. Guztiek etxerako bidean hartu zutenean desmuntaketa lanetan hasi ziren. Hiru egunen burua guztia desmuntatu zuten. Urte osoan zehar ere izan dituzte hainbat muntaketa egiteko, Benito Lertxundiren kontzertuko muntaia esaterako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!