Erria txikota!

Gazteak festaren parte aktibo izatearen erronka

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:05

Arrakastatsua izan da aurtengo Erronka eta lortu du helburua, gazteen parte hartzea aktibatzeko jardun erakargarria izatea

Tolosan hasitakoari jarraipena eman zaio aurten. Bigarrengoz ospatu da Erronka ekimena eta, beste behin, arrakaskatasua izan da. Lau gune eta lau proba; ondoren, final handia, Autopistape gunean. Errioaren alboan jendetza, Mendibeltzetik hasi eta porturaino. Ikusmira handia sortu zuen.

Animo ohiuak, txaloak, eta batez ere, giro ona. Bai ikusleen artean baita partaideen artean ere. Lagun giroan aritu ziren lehian, kiroltasunez. 20 ikastoletako 200 ikasle bildu ziren eta finalean Anoetako Ikastolak irabazi zuen Erria Txikota! bandera. 2000 euroko saria jaso zuten ikasbidairako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!