Herriko plaza, asteburuan, ibilgailuentzat zabalik

Karkara 2014ko urr. 17a, 15:33

Aritzaga kaleko eta Endaia plazako obra dela-eta asteuburan herriko plaza ibilgailuentzat irekiko da

Astebururo herriko plaza ibilgailuentzat itxi egin ohi da. Oraingoan, ordea, zabalik egongo da. Ur kontsortzioa Aritzaga kalean eta Endaia plazan egiten ari den obrengatik, urriaren 18an eta 19an, ibilgailuen zirkulazioa herriko plazatik bideratuko da.

2.4 metrotik gorako ibilgailuek Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko, izan ere, errio aldamenetik plazara doan bidea 2.4 metro baino baxuagoak diren autoek soilik erabili dezakete. Ibai Ondo kaletik barrena, hortaz, 2.4 metrora iristen ez diren kotxeek joan dezakete.

Goiko kaleko semaforoa martxan

Nahiz eta plaza ibilgailuentzat irekia egon, Goiko Kalerako sarbidea mugatzen duen semaforoa martxan izango da asteburuan. Hori ez da aldatuko.

Obrak ur-hodien egoera txarragatik

Aritzaga kalea eta Endaia plaza lurpetik gurutzatzen dituen ur-hodia oso egoera txarrean dagoela dio Ur Partzuergoak. Horregatik, urriaren 13tik lanean dihardute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!