Lapurreta San Antonio Berria itsasontzian

Karkara 2014ko urr. 20a, 11:55
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Larunbat goizean lapurretan egin zuten itsasontzian eta ordu gutxira ustezko lapurra atxilotu zuten.

Goizeko 7:20ean jaso zuten deia Ertzaintzan, Oriotik. Nonbait, bapore batean lapurreta egin zuten goizean goiz. Itsasontzia moilan amarratuta zegoen, Kaia kalean. Lapurrak, harri handi batekin, San Antonio Berriaren leihoa hautsi zuen eta barrura sartu zen, guztia hankaz gora utziz.

Bizilagunek gizonezko bat modu susmagarrian bapore batean sartzen ikusi zutenean, Urola Kostako ertzaintzari eman zioten abisua. Itsasontziaren jabea Orioko Udatzaingoarekin jarri zen kontaktuan itsasontzian gertatutako ezbeharra ikustean eta salaketa jarri zuen.

Ertzaintza eta Orioko Udaltzaingoa baporera joan ziren. Zubiko leihoa hautsita zegoen, armairuak nahastuta... batez ere kalte materialak ziren lehen begiratuan ikusten zirenak. Eskailera batean odol arrastoak ere aurkitu zituzten.

Behin kalteak ikusita susmagarriaren bila abiatu ziren, eta bi ordu eta erdiren buruan aurkitu zuten. Orion egin zuten topo ustezko lapurrarekin. Deskribapenarekin bat egiten zuen gizonaren itxurak, 32 urtekoa, eta, gainera, arropan odol markak zituen, baita ebaki egin berri bat ere eskubiko eskuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!