Zazpi partida eta bi garaipen

Karkara 2014ko urr. 21a, 11:13

Zazpi partida jokatu dira asteburuan eta bi garaipen lortu ditu Orioko Futbol Taldeak

Hasi da futbol liga. Batzuek denboraldiko bosgarren jardunaldia jokatu berri dute; beste batzuk, ordea, hasi berriak dira. Asteburu honetan Orioko zazpi taldek izan dute partidua; guztira bi garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot izan dituzte.

Erregional preferente mailan taldea du Oriok, futbol taldeak ordezkatzen duen maila altuenean. Asteburu honetan denboraldiko bosgarren partidua jokatu dute eta garaipenarekin etxeratu dira mutilak. 0-1 irabazi dute Mariñoren aurka, etxetik kanpo. Oraingoz sailkapen orokorrean bigarren postuan daude oriotarrak 12 punturekin. Asteburu honetan Mendibeltz futbol zelaian jokatuko dute, Pasaiaren aurka.

Ohorezko jubenilek bana berdindu zuten Hondarribiaren aurka. Horiena ere ligako bosgarren jardunaldia izan da eta sailkapen orokorrean zazpigarren postuan daude. Hernaniren aurka jokatuko dute asteburu honetan, etxetik kanpo.

Neska jubenilek ere jokatu dute pasa den asteburuan. Allerru talde lezoarraren aurka jokatu zuten Plazeta futbol zelaian eta berdinketarekin etxeratu ziren, 0-0 emaitzarekin bukatu baitzen partida. Asteburu honetan Orion jokatuko dute, etxean, Amara berriren aurka. Orain arte lau partida jokatu dituzte eta oraingoz sailkapen orokorreko hirugarren postuan daude neskak.

Kadeteen kasuan, bosgarren multzoan dauden oriotarrak galdu egin zuten asteburuan Kostkas liderraren aurka. Sei gol jaso zituzten kontran, 0-6. Ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan Internacional taldearen aurka, Mendibeltzen. Sailkapen orokorrean postuak igotzen ahaleginduko dira oriotarrak, seigarren baitaude.

Infantilen seigarren multzoko taldeak ere galdu egin zuen, 2-1 Martuteneren aurka. Donostiako taldea ere lider da oraingoz, hortaz, partida zaila izan du Oriokok. Asteburu honetakoa ere ez da erraza izango, sailkapenean atzetik duen Usurbilen aurka jokatuko baitu, Harene futbol zelaian.

Infantiletan mutilek eta neskek izan dituzte partidak. Infantil txiki mutilen taldeak 3 goleko aldearekin irabazi du Zarautzen aurka. 2-5 emaitzarekin amaitu zen partidua, oriotarren alde. Asteburu honetan Antigua Luberriren kontra jokatuko du, Mendibeltzen.
 
Neskek zortziko futbolean jokatzen dute eta asteburu honetan Mutriku izan dute arerio. Lau goleko aldearekin gailendu zen talde mutrikuarra, 1-5 irabazi baitzuen. Lehenengo jardunaldiko emaitzari buelta eman nahi dio asteburu honetan Orioko taldeak. Zarautzen aurka jokatuko dute; hauek indartsu hasi dute liga 0-11 irabazi baitzuten Zarautzeko B taldearen kontra.
 

Asteburuko emaitzak

Erregional preferente         
Mariño 0-1 Orio´ko
 
Ohorezko jubenilak        
Orioko FT 1-1 Hondarribia
 
Jubenila Neskak            
Allerru 0-0 Orio´ko
 
1ª Kadete Multzoa 5
Orioko FT 0-6 Kostkas
 
1ª Kadete Multzoa 6
Martutene 2-1 Orio´ko
 
Infantil Txiki
Zarautz 2-5 Orio´ko
 
Infantila F8 Neskak
Orioko FT 1-5 Mutriku

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!