Mandalara jardunaldiak asteburuan

Karkara 2014ko urr. 22a, 08:30

Urriaren 24tik 26rako astebururako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu ditu Mandalara Taldeak, guztiak doakoak eta irekiak

Ez dago zoriontasunerako biderik, zoriontasuna bidea da esaera lelotzat hartuta, Mandalara Taldeak 2014ko jardunaldiak antolatu ditu urriaren 24, 25 eta 26rako. Kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak... doako ekitaldi irekiz josia egongo da asteburua taldearen lokalean.

Urriaren 24a, ostirala

  • Soinu sakratua irekiera kontzertua, Julen Apezetxearen eskutik. 20:30ean, Mandalara aretoan. Soinuaren bidez erlaxazio egoerara iristea da helburua, estresa alde batera utziz eta emozio pisutsuak eraldatuz.

Urriaren 25a, larunbata

  • Biodantza tailerra, Elen Kortaxarenaren eskutik. 11:00etan, Kultur Etxean. Elebiduna.
  • Toti Martinez De Lezearen hitzaldia, 16:30ean, Kultur Etxean. Euskal Herriko mitologia ez dira ipuinak, gure arbasoen sinesmenak dira. Gaztelaniaz.
  • Tarotaren bidezko arimaren mezuak bizipen hitzaldia, Isabel Lopez Lopezekin. 19:30ean Mandalara aretoan. Gaztelaniaz.

Urriaren 26a, igandea

  • Clown antzerkia haurrentzat, Urflaxen eskutik. 11:00etan Kultur Etxean. Sentitu, pentsatu eta ekin. Ondoren, eskulan tailerra egongo da. Euskaraz.
  • Marcelo Ereman Parapsikologoaren hitzaldia, 16:30ean, Kultur Etxean. Sentikortasun psikikoa haurtzaroan. Gaztelaniaz.

Ekitaldi ugariko agenda

Agenda betea du Mandalara taldeak datozen asteetarako. Hainbat hitzaldi antolatu dituzte urria eta azarorako.

Urriaren 31n Intuizioa eta bizitza eskolaren aurkezpen hitzaldia egongo da, Alex Arellanoren eskutik. Ikastaroan intuizioa garatzeko hainbat tresna landuko dira, egunero erabiltzen den zerbaiten bidez norbere burua hobeto ezagutzeko. Ikastaroak bi asteburu iraungo ditu –azaroaren 22 eta 23koa eta abenduaren 13 eta 14ekoa– eta prezioa 395 eurokoa da.

Azaroaren 7an Biodeskodifikazioaren inguruko hitzaldia emango dute Eva Alvarez eta Joshua Santosek. Doako hitzaldia izango da eta 20:00etan hasiko da Mandalara aretoan.

Azaroaren 14an Sara Gonzalezek Erregistro Akashikoen inguruan hitzaldia emango du, doan, 19:30etik aurrera Mandalara Aretoan. Hurrengo egunean, azaroaren 15ean, Gonzalezek berak denboraren kudeaketa tailerra emango du, 10:30etik 13:30era. Tailerraren prezioa 20 eurokoa da.

Informazio gehiago edo ekitaldiren batean izen eman nahi duenak, 648 48 74 89 telefonora deitu edo mandalarataldea@gmail.com helbidera idatzi dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!