V. frontenis txapelketa herrikoia

Karkara 2014ko urr. 21a, 14:52

Herritarren partaidetza sustatu nahii izan dute eta, horretarako, izen-emateko baldintzak aldatu dituzte. 

Bosgarren urtez, Orioko pilota elkarteak, frontenis txapelketa antolatu du. Orain arteko dinamika mantenduko du lehiaketak; aldaketa bakarra dago, herrikoiagoa izateko helburuarekin bikoteko kide batek behintzat oriotarra edo aiarra izan behar du.

Azken urteetan kanpotik jende askok eman du izena; handitu egin da kanpotarren izen ematea eta gutxitu herritarrena. Herri-giroan kirola praktikatzeko hautua gero eta gutxiagok egiten zuten, txapelketaren maila gero eta altuagoa baitzen. Hori ikusita araua aldatzeko beharra ikusi dute antolatzaileek eta partaideetako bat Oriokoa edo Aiakoa izatea bermatuko da. Horrela txapelketa herrikoia egitea dute helburu, kanpotik datozenei ateak itxi gabe.

Izen emateko kiroldegian

Izen emate epea zabaldu da jada. Kiroldegian eman daiteke izena eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, hau da, 10 euro pertsonako. Epea urriaren 27an amaituko da, astelehenean. Zalantzarik izanez gero deitu edo idatzi 687 079 281

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!