Motrizitate globalaren garapena mintzagai

Karkara 2014ko urr. 22a, 12:52

Jaiotzetik oinezko trebetasuna lortzeko gakoak emango ditu Juanjo Quintelak, bihar, arratsaldeko 17:00etan, Salatxo aretoan

Psikologoa eta psikomotrizitatean aditua da Juanjo Quintela. Haur txikien heziketak arduratzen dio, hortaz, haur txikien gurasoei zuzendutako hitzaldia emango du, bihar, Orioko Salatxo aretoan. Arratsaldeko 17:00etan izango da eta 19:30ak arte luzatuko da.

Motrizitate globalaren garapena izango du hitzaldiaren hizpide. Bernardito ya se sienta solo titulupean jaiotzetik oinezko trebetasuna lortu arteko bidea azalduko du Quintelak. Bera euskaldun berria da, baina hitzaldia euskaraz ematen ahaleginduko da. Antolatzaileak haur eskolako guraso batzordekoak dira.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!