Euskaraz bizi-bizi taldearen bilera Kultur Etxean izango da

Karkara 2014ko urr. 22a, 13:25

Euskaraz bizi-bizi plan estrategikoaren inguruko bilera ez da Salatxo aretoan izango, Kultur Etxean baizik

Euskaraz bizi-bizi 2014-17 plan estrategikoaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera izango da bihar, ostegunean. Bilera antolatu dute, arratsaldeko 19:00etan, plana hobetzeko proposamenak mahai gainean jartzeko.

Hasiera batean bilera Salatxo aretoan egin behar zuten, baina tokiz aldatu da hitzordua. Kultur Etxean izango da, hasiera batean lehen pisuko bilera-gelan. Antolatzaileek esan dute komenigarria dela txostenaren zirriborroa begiratuta joatea bilerara.

Proiektua irakurgai, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!