Bi garaipen, biak Mendibeltzen

Karkara 2014ko urr. 28a, 07:28

Guztira hiru berdinketa, bi garaipen eta bi porrot asteburuan futbolari dagokionez. Orioko taldeak, oro har, sailkapen orokorrean lehen postuetan daude, sendo.

Bana berdindu zuten Pasaiaren aurka Orioko futbolariek. Iker Urdangarinen golarekin lortu zuten berdinketa erregional preferente kategoriakoek eta etxeko puntu hori eskuratuta bigarren postuan dira sailkapen orokorrean. Hiru puntura duten lehendabizikoa, Urnietako taldea. 

Ohorezko jubenilek ere berdinketarekin amaitu zuten partida; oraingoan, golik gabe. Bederatzi punturekin zazpigarren postuan daude sailkapen orokorrean, beste hiru talderekin batera.

Jubenil neskek Amara Berri izan zuten aurrez uarre. Mendibeltzen jokatu zuten partidua eta 2-1 emaitzarekin amaitu zen, garaipena etxean geratuz. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan daude oriotarrak, 8 punturekin, Urnieta eta Amara Berriren atzetik. Datorren astean liderraren aurka jokatuko dute, Urnietan.

Kadeteetan bi talde ditu Oriok. Bosgarren multzoko mutilek 3-4 galdu zuten Internacional taldearen aurka eta seigarren multzokoek 0-0 berdindu zuten Usurbilen kontra. 

Infantiletan Orioko gaztetxoek bederatzi goleko aldearekin irabazi zuten partidua, 10-1 gailendu baitziren Antigua Luberriri. Sailkapen orokorrean hirugarren dira oriotarrak, bigarren postuan dagoen Antiguorekin berdinduta. Biek zazpi puntu dauzkate.

Infantil neskek 2-1 galdu zuten Zarautzen aurka. Sailkapen orokorrean azken aurreneko postuan dago talde oriotarra, baina ondorengo astean postuetan gora egiteko ahalegina egingo dute. Zestoaren aurka jokatuko du, etxean.

Emaitzak

Erregional preferente
Orio 1-1 Pasaia
Ohorezko Jubenila
Hernani 0-0 Orio
Jubenil Neskak
Orio 2-1 Amara Berri
1ª Kadete multzoa 5
Orio 3-4 Internacional
1ª Kadete multzoa 6
Usurbil 0-0 Orio
Infantil Txiki
Orio 10-1 Antigua Luberri
Infantil F8 neskak
Zarautz 2-1 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!