Langileen garapena kultura eraikitzaileruntz

Karkara 2014ko urr. 29a, 10:27

Urola Kostako Udal Elkartean azken urteotan ahalegin berezia egin du eskualdeko enpresei laguntzeko. Horretarako, hainbat programa eta proiektu antolatu ditu. Azkena, enpresan pertsonen garapena bultzatzen duen proiektu berritzailea

Urola kostaren helburuetako bat merkatuaren eskarietara modurik eraginkorrenetan egokituta egotea da. Hau aintzat hartuta, antolakuntza eredu berriak behar ditugu eta horregatik parte-hartzailea eta denboran iraunkorra den prozesu bat burutu dute, Pertsonen Garapena Kultura Eraikitzailerantz deiturikoa.

Enpresak iraun eta aurrera egiteko beharrezkoa den egokitze prozesuak horrek lanerako eta jarduteko gaitasun eta lan-molde berriak eskatzen ditu, eta Urola kostaren proiektuak hori ahalbidetzen du. Enpresetako pertsonei garatzeko aukera eman nahi izan diegu, eta era berean, enpresetako estrategiarekin bat doazen pertsonak hezi nahi ditugu, azaldu du Urola Kostako Udal Elkarteko arduradunak

Parte hartzen duten enpresei aholkularitza eta laguntza eskaintzen die Udal Elkarteak, eta konpetentzien bitartez, kultura eraikitzailearen bidean doan pertsonen garapena diseinatu eta dinamizatzen dute. Hamaika dira proiektu honekin lortu nahi diren helburuak. Orientazioa eta laguntza ematea; antolakuntzaren balioak, estrategia eta norabidea zehaztea; antolakuntzan berritzea eta garatzea; kultura aldaketa abiaraztea; pertsonen garapena eta kudeaketa berritzea... Helburu asko ditu proiektuak, baina guztiek merkatuaren eskariei modu eraginkor batean erantzutea dute mugarri.

Proiektu honetan parte hartu nahi duten enpresak hiru irizpide hauek bete behar dituzte:

• Giza kapitala enpresan indartu nahi duten enpresak izatea

• Giza baliabide sistemaren hobekuntzaren bila dauden enpresak izatea

• Enpresaren helburu estrategikoetara iristeko pertsonen garapena hobetzeko beharra edukitzea

Hamar pertsonatik gorako enpresa izatea derrigorrezkoa izango da parte hartu ahal izateko. Eta baldintza horiek guztiak betetzen dituzten bost enpresa izango dira proiektuaren parte.

Enpresara aire berriak sartuko dira proiektu honekin; garapenerako orientazioa izateaz gain, baloreak indartuko dira eta horrek langileen arteko bizikidetza hobetuko du. Aberatsa izango da enpresentzat eta aberasgarria langileentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!