Lapurrak lapurretan harrapatu dituzte

Karkara 2014ko urr. 28a, 15:56

Goizaldean ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Orioko Gelato okindegian lapurretan harrapatuta.

1:30ean inguruan, ertzaintza patruila Oriotik zehar segurtasunezko ibilbidea egiten ari zenean, Gelato okindegiko pertsiana hautsita zegoela konturatu dira. Autoa gelditu eta okindegira gerturatu dira; orduan egiaztatu dute lapurreta egitera sartu direla.

Atea behartuta zegoen eta barruan kutxa erregistratzailea irekita zegoela ikusi dute. Txanponak lurretik eta guztia hankaz gora. Biltegira joan dira eta bi gazte aurkitu dituzte han, 22 eta 23 urtekoak, eta atxilotu egin dituzte. Atxilotuetako bat sei aldiz arrastatu du Ertzaintzak; horietariko bost 2014. urtean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!