Oier Aizpuruak arraun egiteari utzi dio

Karkara 2014ko urr. 30a, 11:10

Oier Aizpurua Arantzadik –Zumaia, 1977–, urte gogor baten ondoren, arrauna utzi du. Orio eta arrauna uzteko erabakia urtea bezain gogorra izan dela aitortu du.

 

Euskal piraguista eta arraunlaria da Aizpurua. 2009an piraguismoa utzi eta arraunketari ekin zion. 6 urte egin ditu Orioko Arraun Elkartean, eta milaka estropadaren artean 32 garaipen eskuratutakoa da zumaiarra. Besteak beste, bost aldiz izan da munduko maratoi txapeldun eta bitan munduko piraguismo txapeldun.

Orioko Arraun Elkarteak eskertu egin nahi dio taldeari egindako ekarpena, baina berak ere esker hitzak dauzka elkarteko kide, zaletu eta jarraitzaile guztientzat.

 

Oier Aizpuruaren hitzak

Aurtengoa urte oso gogorra izan da, eta urtea bezalakoa izan da Orio eta arrauna uzteko erabakia. Duela 5 urte iritsi nintzen elkartera, bere tamaina dimentsioa eta arraun mundua ezagutu gabe. Orain ordea bertan igarotako denboran ezagututako jendeak eta bizitako esperientziek pertsona eta kirolari hobea egin nautela esan dezaket.

Sentimenduak eta bihotzak jarraitu nahi zuten, baina oraingoan buruari eta arrazoiari kasu egin behar izan diot. Urte hauetan ezagutu ditudan PERTSONA guztientzat esker oneko hitzak besterik ez dauzkat, zuzendaritzakoak, entrenatzaile, sendagile, prestatzaile fisiko, laguntzaile, zaletu eta hainbat eta hainbat arraunlari/lagun. Joxean, Jitxa, Igor, Rafa, Unai, Fernando, Eder, Toni Mallo –goian bego–, David, Joxeluis…. edozer behar nuela ere hor zeundeten. Bakoitzak bere eran zerbait erakutsi didate.

Agurtzeko irudi batzuk aipatu nahiko nituzke. Lehenengoa bizitako momenturik latzenetakoa, TKEtik jaitsi ginen urtean, etxeko estropadan ateratako argazkia . Nahiz eta gaizki joan, ez elkarte barruan ezta zaletuek ere ez zenuten momentu bat bera ere lagundu edo bultzatzeari utzi, dena izan ziren animoak eta ez genuen keinu edo aurpegi txarrik ikusi. Betirako ikasi dudan lezio bat, porrotean ere zerbait ona ere atera dut. Ez zara inoiz bakarrik joango. Ez ginen bakarrik egon. Bihotzez eskerrik asko.

Horretaz gain eta lagun piloaz gain bandera eta ikurriña batzuk ere irabaztea lortu dut nahiz eta hau ez egon nire hasierako asmoetan. TKEko lehen eta azken banderetako argazkiak.

 
Orio Arraun Elkarteko kide, zaletu eta jarraitzaile guztioi eskerrik asko nik hau guztia eraman dut, zuek jarraitzaile bat gehiago irabazi duzue. AUPA ORIO!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!