Prebentziorako gakoak

Karkara 2014ko urr. 30a, 14:24

Bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldia izango da gaur, 18:00etan, Orioko Kultur Etxean

Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da Katxalin. Gaur, elkarte honek antolatuta, bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldia izango da Kultur Etxean. 18:00etan hasiko da eta hizlaria Arrate Plazaola medikua izango da.

Onkologia medikua da bera. 1978an lizentziatu zen medikuntza eta kirurgian; ondoren, barne medikuntzan espezializatu zen EHUn. Behin espezializazioa amaituta Onkologia Medikuko Europako Ziurtagiria eskuratu zuen, 1990ean. Bi urtera prestakuntzako egonaldiak egin zituen Bordeleko Bergonie fundazioan eta hiru urtera Onkologia Medikuko espezialitatea egin zuen. 1999an bularreko patologia-senologiari buruzko masterra egin zuen.

Ez dion behin ere ikasteari utzi Plazaolak. Eta hori guztia ikasi du lanean zebilen bitartean, 1983tik Donostiako Institutu Onkologikoan mediku-ondoa izan baita 2000. urtera arte. 2000 urtean onkologia zerbitzuko burua izendatu zuten. Aditua da gaur jorratuk den gaian, beraz.

 

Katxalin Orioko azokan

Urriaren 16a minbiziaren aurkako eguna zela-eta, Katxalin elkarteak informazio-mahaia jarri zuen azokako postuen artean. Katxalin elkarteko Orioko taldea arduratu zen mahaiaz eta goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara egongo ziren bularreko minbiziari buruzko informazioa zabaltzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!