Gure Bazterrak

Gure Bazterrak jaialdiaren helburua beteta

Karkara 2015ko aza. 30a, 14:51

Pasa den larunbatean izan zen Gure Bazterrak ekimenari ginga jarri zion jaialdiak. Orion izan zen, eta helburuetako bat behintzat bete zuen, oriotarrak musikara hurbiltzea. Izan ere, Orioko musikazaleak eta ez hain zaletuak batu ziren Karela kiroldegian.