Sanikolasak

Zirkulazio aldaketak sanikolasen harira

Karkara 2015ko abe. 4a, 10:25

Festetan egin ohi duten bezala, bihar hasiko diren sanikolasetan ere herriko plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat. Horrek aldaketak izango ditu zirkulazioan.

San Nikolas festetan serriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, abenduaren 5eko 08:00etatik aurrera, eta itxita izango da abenduaren 9ko 08:00ak arte.

Zirkulazio aldaketak hauek izango dira:

  • -Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
  • -Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, derrigorrez, txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.